Romesko


Romesko saltsa Kataluniako saltsa tipiko bat da, zehazki Tarragonako probintziako Cambrilsekoa.
Ezaugarriak
Saltsa hau honako osagaiekin egiten da:
- Tomate eta baratxuriak, idealki egur labean erreak. Etxean prestatuz gero, labe elektrikoa edo gasezkoa.
- ogia, errezeta batzuetan errea doana eta beste batzuetan mamia erre gabe erabiltzen dena. Bi kasuetan baratxuriarekin batera nahasten da.
- Xigortutako almendra eta hur nahasketa bat, errezetaren batzuetan hurrak alde batera uzten diren arren.
- piper gorri lehor batzuk. Jatorrizkoak "ahuntz adar" deitzen dira, kristalizatzeko haina soilik erretzen direnak, bestela, mingostu egiten baitira. Hauen ordez ñorak ere erabil daitezke.
- ontzeko: erromeroa, oliba olioa, ozpina, gatza eta piperbeltza.
Aldaerak
Plater herrikoiekin gertatzen den bezala, ia sukaldariak haina bertsio daude, baina diferentziak txikiak dira. Batenbatzuk almendren zati bat hurrengatik aldatzen dute, romeskoaren jatorriaren lurraldean landatzen direnak. Orokorrean olio gehiago gehitzen da saltsa leun eta likidoago bat nahi denean, edo ogi errea edo maría gailetak (gaileta hauek eta biskoteek batzuetan ogi errea ordezten dute nahasketetan edo sendotzaile bezala Kataluniako sukaldaritza tradizionalean) sendotu nahi bada. Zaporea eta ukitu pertsonal bat emateko, sukaldariaren arabera, baratxuri gordina, pipermina, piperrautsa etab... gehitzen zaio.
Zapore arinki minekoa (ez derrigorrez), haragiak, barazkiak eta arrainak laguntzeko erabiltzen da. Calçotentzat ere erabil daiteke, hauek zorroztasunez, salvitxada izeneko saltsaz lagundu behar diren arren, apur bat ezberdina dena, tomate erre gehiago eta ñora gutxiago erabiltzen baita.
Romesko piperra: Jatorrian ahuntz adar izeneko piper bat da, punta bakarrekoa eta kurbaduna izateagatik bereizten dena, aipaturiko animaliaren adarrak bezala.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.