Rodrigo del Río de Losa Rodrigitz de Gordexola[1] —Rodrigo del Río de Losa Gordexola izen-deiturez ere ezaguna— (Argantzon, Araba, 1536komaiatzaren 7a - Bizkai Berria, 1604kouztailaren 19a) konkistatzailea eta esploratzailea izan zen, Espainiar Inperioaren zerbitzura. Floridan eta Mexikon zehar ibili ondoren, bigarren honetan kargu desberdinak bete zituen, besteak beste, Bizkai Berria probintziaren gobernadore izatera iritsi zen. ChihuahuakoSanta Bárbara herriaren sortzailea izan zen, askoren ustez koroa espainiarrak Chihuahua estatuan sortutako lehenbizikoa.
Bizitza
Rodrigo del Río de Losa Gordexola Argantzunen jaio zen, Trebiñuko konderrian, 1536an. Gaspar del Río y Losa eta Maria Rodritz de Gordexola senar-emazteen bosgarren semea izan zen. Gordexolatarrak oinetxea Bizkaiko Gordexola herrian zuten. Río de Losa familia, bestetik, Lausa Haranatik zetorren, Burgosko iparraldean. Bi familiak XV. mendean Argantzun lekuratu ziren.
1567an, Ibarraren aginduak jarraituz, Conchos izeneko zonaldea birpopulatzeari ekin zion. Handik gertu Santa Bárbara herria sortu zuen, urtetan Espainiako Koroaren iparraldeago zegoen kokalekua izan zen. Santa Bárbaren kokapena estrategikoa zen inguruko mendietan aurkituz ziren zilarrezkomehategiak kontrolatzeko. 1589tik 1595ra Bizkai Berriaren Gobernadorea izan zen. 1604an hil zen, berarena zen Hacienda de Santiago zelakoan.[4]
Rodrigo de Río de Loza Chihuaua estatuaren sortzailetariko bat izan zen. Done Jakueren ordenaren zalduna izan zen. Bera izan zen abeltzaintza haztegiak Chihuauan sartu zituena.[4]