Rodolfo Halffter (Madril, 1900eko urriaren 20a - Mexiko, 1987ko urriaren 14a) espainiar musikagilea eta musika-irakaslea izan zen.
Autodidakta gisa hasi bazen ere, gerora Fallaren ikasle izan zen. Errepublikazalea izaki, 1939an Mexikora erbesteratu behar izan zuen. Obra zenbait: Dos sonatas de El Escorial (1930); Don Lindo de Almería balleta (1936); Tripartita (1954); Sonata 3 (1967); Laberinto (1972); Apuntes para Piano (1985).
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak