Roboam (hebreeraz: רְחַבְעָם, Rehav'am; antzinako grezieraz: Ροβοαμ, Rovoam; latinez: Roboam) Judako lehen erregea izan zen, K.a. 931-915 urteetan; Salomonen semea zen.
Biografia
Hamar leinuen banaketa eragin zuen erregearen tiraniak. Herriak Roboamen Lehen ministroa zen Jeroboami zergak murrizteko eskatu zion; hark, ordea, ez zuen onartu. Matxinatu egin ziren iparraldeko biztanleak eta Jeroboam izendatu zuten beren errege. Roboamek, ordea, Judako leinua eta hegoaldeko lagunak bere mende gorde zituen. Horrela sortu ziren Israel eta Judako erresumak.
Erreferentziak