Roberto Rosmaninho Mariz (Rates, 1974ko urtarrilaren 13a) portugaldar elizgizona da. 2023an Portoko apezpiku laguntzaile bihurtu zen.
Bizitza
Ratesen (Povoa de Varzim, Portugal) jaio zen 1974an. Soziologian lizentziatu zen Minhoko Unibertsitatean[1]. San Petri eta San Paulo Kontzilioko Apaizgaitegian ikasi ondoren, teologian lizentziatu zen Portugalgo Unibertsitate Katolikoan eta geroago doktoretza lortu zuen[2].
1998ko uztailaren 19an apaiztu zen. Apaiz gisa honako ministerio hauek bete zituen[2]:
- Atãesko San Juan elizako parrokoa;
- Barrosko San Eztebe elizako parrokoa;
- Penascaisko Santa Marina elizako parrokoa;
- Vilarinhoko San Mami elizako parrokoa;
- Vila Verdeko San Paio elizako parrokoa;
- Loureirako Santa Olaia elizako parrokoa;
- Lomarko San Petri elizako parrokoa;
- Vila Verdeko artzapeza;
- Vila Verdeko Errukiaren Etxe Santuako kapilaua;
- Kanonetako Kapituluko kidea;
- artxidiozesiako diruzaina;
- Giza Garapen Integralerako apezpiku-bikarioa.
2006tik apezpiku laguntzaile izendatu zuten arte, Bragako San Jose elizako parrokoa izan zen[2].
2023ko maiatzaren 26an, Frantzisko aita santuak Portoko apezpiku laguntzaile (Joaquim Proença Dionísiorekin batera) eta Vitako apezpiku titular izendatu zuen[2]. Urte bereko uztailaren 23an apezpiku ordenatu zuten Bragako katedralean[1]. Como barro nas Suas mãos (latinez: Sicut lutum in manu mea) leloa hautatu zuen[3].
Ondorengotza apostolikoa
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak