Gurasoak Hugues Capet eta Adelaida Akitaniakoa zituen. Laster hasi zen aitarekin batera gobernatzen, erregekide moduan. Jainkozale amorratua, errege fededuna izan zen, heresiak borrokatu zituena. Bere semeek beraren aurka matxinatu zuten gerra zibila sortuz.
996an Berta Borogoniakoa ezkondu zuen. Odolkidetasuna zela eta, Gregorio V.ak ezkontza indargabetu eta Roberto eskumukatu zuen. 999an laster hil zen semea izan zuten.
1001ean Konstantzia Arlesekoa ezkondu eta zazpi seme-alabak izan zituzten:
Konstantzia, Manasses Dammartingoa ezkondu zuena
Hedwig (edo Advisa), Renauld I.a Neverskoa ezkondu zuena.