Rita Maestre Fernández (Madril, Espainia, 1988ko apirilaren 13a) espainiar politikaria eta ekintzailea da. 2015etik Madrilgo Udaleko zinegotzia da. 2019tik Más País alderdi politikoko bozeramailea da.
Bizitza
Madrilgo Ventas auzoan hazi zen. Zientzia Politikoak ikasi zituen Madrilgo Complutense Unibertsitateko Politika eta Soziologia Fakultatean. 2015eko udal hauteskundeetan Ahora Madrid alderdiarekin aurkeztu zen Madrilgo Udalera eta zinegotzi hautatu zuten. Hurrengo udal hauteskundeetan, 2019ekoetan, Más Madrid alderdiarekin aurkeztu zen Madrilgo Udalera eta berriz ere zinegotzi hautatu zuten.