Rhona Carolina Ottolina Lozada (Miami, 1954 – ibidem, 2017ko ekainaren 30a) venezuelar politikaria izan zen.
Bizitza
Renny Ottolina telebista aurkezlearen alaba zen[1]. 1969ko azaroaren 20an Rhona eta bere ahizpa, Rina, bahitu zituzten Caracasen, herrialdean oihartzun handia eraginez. Gutxi gorabehera hamabi ordu iraun zuen bahiketak, eta Renny Ottolinak bere familia aldi baterako Estatu Batuetan biziko zela erabaki zuen[2].
1974an, bizkarrezur-muina zauritu zuen erdi hutsik zegoen igerileku batera tranpolinetik jauztean, eta gurpil-aulkia erabili zuen bizitza osoan[3][4][5].
Rhonak Fórmula 1 alderdia sortu zuen (Osotasun Nazionaleko Mugimendua-Batasuna alderdia zatitu ostean) eta Venezuelako Errepublikako Biltzarreko kide izan zen 1988 eta 1993 artean. Geroago 1993ko presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, non Rafael Caldera hautatu zuten[3][4][5].
2017ko apirilean, urdaileko minbiziagatik ebakuntza egin zioten Miamin. Ekainaren 30ean hil zen minbiziaren ondorioz[5].
Erreferentziak
Kanpo estekak