Rhône-Poulenc (frantsesez ʁon pulɛ̃k ahoskatua) Frantziako kimika- eta farmazia-konpainia da.
Historia
Enpresa hau 1928an sortu zen Lyoneko Société des Usines Chimiques du Rhône eta Parisko Établissements Poulenc Frères batu ondoren, Étienne Poulenc XIX. mendeko botikariak sortua eta Emile eta Camille Poulenc (1864–1942) semeek hanaditua. 1950ean konpainia honek klorpromazina sintetizatu zuen eta Smith, Kline & French-i saldu zitzaion (gaur egun GlaxoSmithKline-ren parte da) eta Thorazine izenarekin merkaturatu zuten botika. 1999ko urtarrilean Rhône-Poulenc-ek Hoechst AG- rekin bat egin zuen Aventis sortzeko. 2004an, Aventis-ek Sanofi-Synthélabo-rekin bat egin zuen,Sanofi-Aventis, munduko hirugarren farmazia konpainia handiena sortzeko.
1997an, Rhône-Poulenc sail kimikoa Rhodia izeneko konpainian banatu zen. Rhône-Poulenc nekazaritza-dibisioa, Aventis CropScience izenarekin ezagutzen dena Hoechst-ekin bat egin ondoren, Bayer enpresari saldu zitzaion 2002an.
Rhône-Poulenc-ek Rhône-Poulenc Sariak sortu zituen, gaur egun Zientzia Liburuen Errege Elkarteko Sariak izenarekin ezagutzen direnak.
Bibliografia
- Chauveau, Sophie. 1999. L'invention pharmaceutique : la pharmacie française entre l'Etat et la société au XXe siècle. Le Plessis-Robinson: Sanofi-Synthélabo.
Kanpo estekak