Reykjavikeko Unibertsitatea (islandieraz: Háskólinn í Reykjavík) unibertsitate pribatu handiena da Islandiako hiriburuan, Reykjaviken. Merkataritza Ganberak, Islandiako Industrien Federazioak eta Islandiako Enplegatzaileen Konfederazioak babesten dute.[1]
ReYkjavikeko Unibertsitatea 3.000 ikasle baino gehiago[2] eta 500 langile baino gehiago dituen herrialdeko unibertsitate pribatu handiena da (bere irakasleak 26 herrialde baino gehiagotatik datoz).[3] Unibertsitatea erabat elebiduna da (ingelesez eta islandieraz) 2010aren hasieratik, eta lau eskola akademiko ditu: Zuzenbide Fakultatea, Negozio Fakultatea, Konputazio Zientzien Fakultatea eta Ingeniaritza Fakultatea.
" Executive MBA" programa AMBA elkarteak akreditatu du. Elkarte horren zentrala Londresen dago.
Unibertsitateak lau fakultate ditu:
- Administrazio-fakultatea
- Zuzenbide Fakultatea
- Informatika Fakultatea
- Ingeniaritza Fakultatea.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak