Revenga de CamposPalentziako udalerria da, Tierra de Campos eskualdean dagoena, Gaztela eta Leonen. Ucieza erreka txikia alboan du.
158 biztanle bizi dira bertan, baina, urtero, uda ailegatzen denean, jendez bete egiten da honako bi arrazoiengatik; bata, han bizi direnen senitartekoak hara joaten direlako (oporraldiak igarotzera, normalean); eta bestea, herriaren erditik Santiagoko Bidearen ibilbide bat dagoelako, Frantziakoa hain zuzen. Horrexegatik, jende asko geratzen da bertan lo egiten.
Leku paregabea da lasaitasunaz eta isiltasunaz, hala nola, bere basoaz gozatzeko.
Elizak
Revengak duen lekurik politena San Lorenzo deituriko eliza da, harriz eta adreiluz eginda dago eta bost piezatan bananduta dagoena. Barruan, XVII. mendeko erretaula bat nabarmentzekoa da eta bi XVIII. mendekoak. Egunero elizako apaizak eguerdiko hamabietan meza egiten du.
Existitzen diren agiri batzuei esker, badakigu beste eliza bat zegoela, San Llorente deiturikoa, hain zuzen. Berau, herriaren irteeran kokatua omen zegoen.
Demografia
XIX. mendearen erdialdean Revenga 572 biztanle zituen baina poliki-poliki biztanleria murrizten joan da.