Requiem (latinez "atsedena") izenekoak dira hildakoen alde egindako mezak, bereziki Eliza Katolikoak ospatutakoak, eta beste Eliza batzuetan antzeko erritu baliokideak dituenak, adibidez Eliza Ortodoko Greziarrean "Parastas" eta Errusiarrean "Panikhida".
Vatikanoko II. kontzilioaren ostean aldaketak egin zituzten liturgia honetan. Hileta-elizkizunen barruan egoten da normalean, aparte burutu daitekeen arren.
Musika
Mendeetan zehar meza hauen testuak abestuta jaso zituen kantu gregorianoak: Introitus, Kyrie Eleison, Graduale, Tractus, Sequentia (Dies Irae), Offertorium, Sanctus, Agnus Dei, Communio, Pie Jesu, Libera Me eta In paradisum.