René Pottier (Moret-sur-Loing, 1879ko ekainaren 5a - Levallois-Perret, 1907ko urtarrilaren 25a) XX. mende hasierako txirrindulari profesional frantziar bat izan zen.
1905ean René Pottier bigarren izan zen Paris-Roubaix eta Burdeos-Paris klasikoetan. 1906ko Paris-Roubaixn hirugarren amaitu zuen. Urte horretan bertan Frantziako Tourra irabazi zuen.
René Pottier Frantziako Tourreko lehen eskalatzailetzat hartzen da, 1905ean Itzuli honen historian igo zen lehen mendatean, Ballon d'Alsacen irabaztea lortu baitzuen.
Maitasunagatik suizidatu egin zen 1907an. Aste batzuk beranduago, garai horretan Tourreko zuzendaria zen Henri Desgrangek Pottierren omenezko hilarri bat altxarazi zuen Ballon d'Alsace mendatean.
Palmaresa
1905
1906
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Legenda
— |
Ez zuen parte hartu
|
DSK |
Deskalifikatua
|
UT |
Utzi
|