René Orlando Houseman (La Banda, 1953ko uztailaren 19a - Buenos Aires, 2018ko martxoaren 22a) argentinar futbolaria izan zen. Defensores de Belgrano taldean debutatu zuen eta bere ibilbide gehiena Club Atlético Huracánen jokatu zuen. 1973tik 1979ra 55 partida jokatu zituen Argentinako futbol selekzio nazionalarekin eta 13 gol sartu zituen. Argentinarekin urrezko domina irabazi zuen 1978ko Munduko Futbol Txapelketan.