Jean Renaud Gabriel Camus (Chamalières, 1946ko abuztuaren 10a) frantziar eleberrigilea da.[1][2] "Ordezkapen handia" konspirazio teoriagatik ezagutzen da; teoria honen arabera, Europako populazio zuriaren aurka ari den elite global bat dago, bere helburua populazio hori europarrak ez diren herriekin ordezkatzea delarik.[1]
Camusek "ordezkapen handia"ri buruz dituen ikuspuntuak eskuin muturreko webguneetan erabili dituzte, batez ere genozidio zuriaren konspirazioaren teoria indartzeko.[2]
Biografia
Auverniako familia burges batean jaioa, ume bakartia zen, ez oso hiztuna, baina oso bitxia. Renaud Camusek Parisen ikasi eta Zuzenbidean eta Letretan lizentziatu zen, Filosofian magister bat egin zuen eta Ikasketa Politikoetako diploma lortu zuen, besteak beste. Roland Barthes filosofariaren ikaslea izan zen. 1970eko hamarkadan, bizitza sozial oso bizia izan zuen, besteak beste, Roland Barthes, Louis Aragon, Robert Rauschenberg, Andy Warhol, Marguerite Duras, Frédéric Mitterrand ezagutuz. Parisera, Erromara eta Frantzia osora bidaiatu zuen. Azken urte hauetan bihurtu zen Gai pied aldizkarirako kronika idazle.
1993an, Gerseko Plieuxko gaztelu batera joan zen bizitzera, hiritik urrun erretiratuz, literaturarako eta poesiarako leku egoki batean.
Lan hautatuak
Erreferentziak