Real Club Náutico de Vigo, RCNV, Galiziako Pontevedrako probintziako Vigo hirian kokaturiko itsas klub famatua da. Itsasoari loturiko hainbat atal dauzka, tartean arraunketa olinpikoa eta tostartekoa.[1]
Uniformea
Elastikoak zuri eta urdinak ditu eta trainerua gorria da.
Historia
1906.ko apirilaren 17an fundatu zen Vigoko itsas kirol jarduera guztiak batzeko helburuaz. 1926 eta 1929.an bere egoitza 800 tonatako Klosofic itsasuntzia izan zen, eta 1945.an gaur egungo egoitza inauguratu zuten itsas ertzean, 1987.an haundituko zena.
Espainiako hainbat txapelketa irabazi ditu, zortzikoan (1988) eta lemazaidun laukoan (1960, 1986, 1987, 1999, 2003) besteak beste.
Tostako arraunketa
Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga sortu zenetik bertan aritu da eta emaitza onak lortu ditu. 2008.an txapelduna izan zen[2] eta hurrengo urtean bigarrena gelditu zen. 2010. urtean Club de Remo Murosekin bat egin zuen baina bosgarrenak izan ziren ligan.