Raymond du Puy (1083 – 1160) Ospitaleko Zaldunen 2. Maisu Handia izan zen 1120tik hil zen arte.
Jatorriz Dofinerrikoa zen familia noble bateko kidea zen. 1120an Gerardo Sassoren lekua hartu zuen Jerusalemgo Erromesen Ospitaleko zaindari gisa eta Maisu izena hartu zuen lehena izan zen.
Bere agintaldi luzean, fundazioa izaera militarreko erlijio-ordena bihurtu zen. Damasko eta Axkelonen setioetan parte hartu zuen gurutzadetan. Ordenako kideak hiru kategoriatan banatu zituen (elizgizonak, militarrak eta zerbitzariak). Gurutze oktogonal zuria intsignia gisa hartu zuen.