Raymond Bussières Ivry-la-Bataillen jaio zen, 1907an. Annette Poivre aktorearekin ezkondu zen. Ekintza politikoan oso aktiboa izan zen. 1926tik Alderdi Komunistaren militantea zen. 1930. hamarkadan Groupe Octobre (izena Urriaren Iraultza omenez jarri zitzaion) taldearen sorreran hartu zuen parte eta Jacques Prévertekin batera agitprop edo agitazio politikoaren antzerkiaren lan ugari idatzi zuen. 1933an Raymond Bussières Jacques Prévertekin eta haren antzerki-taldearekin Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna bisitatu zuen. 1936an Espainiara joan zen eta han Nazioarteko Brigadekin harremana izan zuen. Berriro Frantzian, estalinismoarekin nazkatuta, Alderdia utzi zuen. Ondoren, aktoreen sindikatuan aritu zen.[2]
↑L'Écho républicain, 1981eko apirilaren 3an: "Je suis allé en Russie en 1933 avec ma troupe de théâtre. (...) Jacques Prévert était avec nous dans le groupe."