Salamancako Pontifize-Unibertsitatean kazetaritza ikasketak egin zituen eta 1994an azken ikasturtean ari zela TVEko kirol sailean praktikak egin zituen. 1995ean TelePlasencian hasi zen lanean eta 1998an berriz itzuli zen TVEra kirolaren inguruko informazioa ematera. 1999an Telemadridek fitxatu zuen Telenoticias 2 informatiboa aurkezteko[1].
2004 eta 2005 artean Canal+ katean aritu zen[2]. Hasieran Magacine zinema programa aurkeztu zuen katearen kanal guztietan. Nico Abadekin aurkezten zuen La hora wiki saioarekin egin zen ezagun[3]. 2005etik aurrera Cuatro katean telesaio ugari aurkeztu zituen, ezagunenak abenturazko realityak izan ziren Pekín Express[4] eta Perdidos en la ciudad eta Perdidos en la tribu. Pekín Express saioarengatik aurkezle onenaren Cosmopolitan 2010 saria irabazi zuen[5]. Telecincon ere gisa horretako hainbat telesaio aurkeztu zituen, Supervivientes esate baterako[6].
2018. urtetik aurrera La 1 kateko Maestros de la costura saioko aurkezlea da[7].
Bizitza pertsonala
Mario Biondo italiarrarekin ezkondu zen 2012an. Supervivientes 2011 saioan kamaralaria zen eta bertan ezagutu zuten elkar. 2013an senarra hilik aurkitu zuten etxean[8].
2014an Matías Dumont ekoizle argentinarra ezagutu zuen. Harekin bikiak izan ditu, 2015ean jaio zirenak[9].