2010-2011 denboraldian estreinatu egin zen jokalari profesional moduan, Racing Club de Lens taldearekin eta bakarrik hamazazpi urterekin. Urte horretan, taldea mailaz jaitsi egin zuen, beraz, Real Madrilera joan zen, Zinedine Zidanek aholkatu ondoren.
2013 urtean debuta egin zuen bere selekzioarekin, hau da, Frantziar taldearekin.
Ibilbidea
R.C. Lens: 2010 urtean deitu zuten lehenengo taldearekin entrenatzeko. Gainera momentu horretan, Lenseko atzelari bat lesionatuta zegoen, beraz, Raphaëlentzat errazagoa izan zen taldearekin jolastea. Hortik aurrera hasi zen minutu gehiago hartzen eta azkenean, hitzarmena berritu egin zuen 2015 arte.
Real Madrid: 2011ko ekainaren 27an Real Madrilen jokalari bihurtu zen tratu gogor batzuen ondoren. Operazioak 10 miloi euro balio izan zuen.
2011ko irailaren 21ean debuta egin zuen Racing de Santander taldearen kontra. Partidu batzuk pasa ostean, sartu zuen bere lehen gola Real Madrilekin, Rayo Vallecanoren kontra, hain zuzen.
2013ko urtarrilaren 30ean jokatu zuen bere lehen Clásicoa. Partidu horretan taldeko hoberena izan zen eta bere bizitzako partidurik hoberena jolastu egin zuen. Messi jokalariari aurre egin zion bakarrik hogei urte zituelarik. Atzelaria aldizkari askotan agertu zen jokatzeko modu ederragatik.