- Artikulu hau 1938ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ramuntcho».
Ramuntcho 1938ko René Barberis frantziar zinema zuzendariaren amodiozko film dramatikoa da, Pierre Lotiren izen bereko eleberrian oinarrituta.[1]
Ez da Pierre Lotiren eleberriari buruz egindako pelikula bakarra. Lehenago, 1919an, Jacques de Baroncellik eta, geroago, 1959an, Pierre Schoendoerfferrek, frantziar zinemagileek, izen eta gai bereko pelikulak ekoitzi zituzten. 1919koari buruz, hauxe esaten du Antxon Ezeizak Euskal Herria Errealitate eta Egitasmo obran, «Euskal Zinearen historia» artikuluan: «Bestalde, ez da ahaztu behar urte haietan (zinema mutuaren urteei erreferentzia eginez) frantziar zinemagileak Iparraldean filmatzen hasi zirela, hala nola Ramuntcho (Lotiren eleberriaren egokitzapen saileko lehena, alegia) eta beste film batzuk egin zutenak»[2].
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ramuntcho mugalariak Gracieuse ezkondu nahi du, baina honen ama aurka du. Ramuntcho gipuzkoarra da, eta soldadutza Espainian zein Frantzian egin lezake; Gracieusek Frantzian egiteko eskatzen dio, eta halaxe erantzuten dio Ramuntchok: «Berdin zait espainiar zein frantziar soldadu izatea [...] euskalduna naiz zu bezala, beste guztiak bezala, gainerakoa ez zait axola»[3]. Indotxinan zerbitzu militarra egin ostean, jaioterrira itzuli, baina Gracieuse komentu batera sartu dela jakingo du.
Aktoreak
Erreferentziak
- ↑ Rège, Philippe. (2009). Encyclopedia of French Film Directors. 1 Scarecrow Press, 51 or..
- ↑ Euskal Herria Errealitate eta Egitasmo. «Euskal Zinearen Historia» Antxon Ezeiza, 356. or. ISBN 8472401367
- ↑ Ramuncho, Pierre Loti, Espasa Calpe Argentina S.A, Austral Bilduma, Buenos Aires (1954) 65. or.
Kanpo estekak