Ramiro de León Carpio

Ramiro de León Carpio


31. Guatemalako presidente

1993ko ekainaren 6a - 1996ko urtarrilaren 14a
Gustavo Adolfo Espina Salguero - Álvaro Arzú
President of the Congress of the Republic of Guatemala (en) Itzuli

1984ko uztaila - 1986ko urtarrila
Guatemalako Kongresuko kidea

Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1942ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Guatemala
HeriotzaMiami2002ko apirilaren 16a (60 urte)
Hobiratze lekuaGuatemala City General Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: Koma diabetikoa
Familia
Ezkontidea(k)Mayra Duque (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Xavier Lyceum, Guatemala (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa National Centre Union (en) Itzuli
hautagai independente
Guatemalan Republican Front (en) Itzuli

Ramiro de León Carpio (Guatemalako Hiria, 1942ko urtarrilaren 12aMiami, Ameriketako Estatu Batuak, 2002ko apirilaren 16a) guatemalar politikaria izan zen. 1993-1996 bitartean Guatemalako Errepublikako presidentea izan zen[1].

Bizitza

Guatemalako Unión del Centro Nacional alderdiaren sortzailetako bat (1983) izanik, alderdiko idazkari nagusi (1983-1986) eta Biltzar Konstituziogileko diputatu (1984-1986) aukeratu zuten. Zenbait alditan, Biltzarreko lehendakari izan zen eta, aldi berean, Giza Eskubideen prokuradore (1983-1993). Jorge Serrano Elías presidente ohiak 1993ko maiatzean Biltzarra deuseztatu eta Guatemala normaltasun konstituzionalera itzuli zenean, De León Carpio aukeratu zuen Kongresuak Guatemalako Errepublikako lehendakari, agintaldi konstituzionala osatzeko (1993-1996).

De Leónen gobernuak hainbat berrikuntza bultzatu zituen ustelkeria errotik atera eta adierazpen askatasuna bermatzeko. Bill Clinton Estatu Batuetako presidenteak eta Erdialdeko Amerikako presidenteek sinatu zuten Garapen Iraunkorraren Hitzarmenean ere parte hartu zuen 1994ko abenduan. 1996ko urtarrilean, agintaldia bukatu zenean, Álvaro Arzú lehendakariari eman zion aginpidea.

2002ko apirilaren 16an hil zen Miamin.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramiro de León Carpio Aldatu lotura Wikidatan