Raiko Arozarena Gonzalez (Pinar del Rio, Kuba; 1997ko martxoaren 27a) Kubako futbolaria da. USL Championship-eko Las Vegas Lights-en atezain gisa jokatzen du. Nazioarteko absolutua da Kubako selekzioarekin, 2022tik.[1] Gainera, Randy Arozarena beisbolistaren anaia da.[2][3][4]
Ibilbidea
Arozarenak bere herrialdeko FC Pinar del Rion hasi zuen bere ibilbidea.[5]
2021eko apirilean, USL Championship estatubatuarreko Tampa Bay Rowdies taldean fitxatu zuen atezainak.[6]
Selekzio nazionala
2022ko azaroaren 15ean egin zuen debuta Kubako selekzioarekin, Dominikar Errepublikaren aurka.[7]
Bizitza pertsonala
Randy Arozarena Beisbol Liga Handietako beisbolariaren anaia da.[8]
Erreferentziak
Kanpo estekak