Rafael de León glorieta (Sevilla)

Rafael de León glorieta (Sevilla)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla

Rafael de León glorieta Sevillako Maria Luisa Parkean kokatua dago, eta Rafael de León olerkari ospetsuari eskainia dago, kopla ezagun askoren egilea izan zena ("Romance de la Reina Mercedes" deritzona kasu), eta Espainiako tonadillera handienek kantatu zituztenak. 1980an inauguratu zuen Sevillako Udaletxeak, omendutako egilea bertan egon zen zeremonia batean.

Bertan, erdigune bezala, iturri bat dago, eta azuleju batean, No te mires en el río irakur daiteke, bere olerkirik ezagunenetako bat dena.

Gune honetan ikus daitezkeen landareen artean, enbor sendoko washingtonia (Washingtonia filifera Endl) bat nabarmentzen da.

Dante Alighieri glorietaren eskuinean eta Covadonga glorietaren atzean kokatua dago.

Kanpo estekak