Quilmes Argentinako ekialdeko hiri bat da, Buenos Aires hiriburutik 21 kilometro hego-ekialdera kokatua, Río de la Plataren ertzean. 230.810 biztanle zituen 2001. urtean, eta 125 km² ditu. Buenos Aires Handiko hiririk zaharrenetarikoa da, eta Buenos Airesko metropolitar eremuan sartuta dago.
Mugakide ditu Avellaneda eta Lanús ipar-mendebaldean, Lomas de Zamora, Almirante Brown eta Florencio Varela hego-mendebaldean, Florencio Varela eta Berazategui hego-ekialdean, eta Rio de la Plata ipar-ekialdean.
Kanpo estekak