Quattro Fontane

Quattro Fontane
, , eta
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°54′07″N 12°29′27″E / 41.901962°N 12.490736°E / 41.901962; 12.490736
Mapa
Inaugurazioa1588
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea

Quattro Fontane (italieraz, Lau Iturriak) Erromako estilo pizkundetar berantiarreko lau iturriko talde bat da. Multzoa Via delle Quattro Fontane eta Via del Quirinale kaleen bidegurutzean dago, ertz bakoitzean bat. Lau iturrietatik gertu, San Carlo alle Quattro Fontane eliza dago, 1638 eta 1641 artean eraikia, barroko estilokoa eta Francesco Borrominik proiektatua.

Deskribapena

Proiektua Sixto V aita santuaren enkargu bat izan zen, hiriaren zabalkunde urbanistikoaren proiektuaren barruan. Muzio Matteik finantzatu zuen eta 1588 eta 1593 bitartean egin zen.

Bidegurutzea osatzen duten lau eraikinen ertzetan eratutako tamaina desberdineko bao angeluzuzenetan daude iturriak. Eskulturetako bik gizon bizardunen irudiak irudikatzen dituzte, Tiber eta Arno ibaien alegoriak, Erroma eta Florentzia sinbolizatzen dituztelarik; eta beste biek Diana eta Junon jainkosak dira, leialtasuna eta indarra sinbolizatzen. Tiber, Arno eta Junonen iturrien diseinua, agian, Domenico Fontanarena da. Dianaren figura Pietro da Cortonari egozten zaio.[1]

Iruditegia

Lau iturriak (ezkerretik eskuinera eta goitik behera): Arno ibaia, Tiber ibaia, Juno eta Diana.
Dianarena, gauez.


Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Le Quattro Fontane» Turismo Roma 2019-01-12 (kontsulta data: 2025-09-01).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.