Qatarko Museo Nazionala (arabieraz: المتحف الوطني في قطر) estatu horren museo nazionala da. Doha hirian dago. Egungo eraikina 2019ko martxoaren 28an ireki zen jendearentzat, 1975ean inauguratu zen aurreko eraikinaren ordez.
Eraikina Jean Nouvel arkitektoak diseinatu zuen; horretarako Qatarren aurki daitekeen basamortuko kristal arrosan inspiratu zen. Museoak Abdullah bin Jassim Al Thani xekearen jauregia hartzen du, Qatarko nortasun nazionalaren bihotza. 2013tik zuzendaria Sheikha Amna da.
Bildumak
Oso eraikin moderno barruan bilduma desberdinak ikus daitezke:
- Lurraldearen ekologia
- Beduinoen kultura
- Jantziak
- Herri-kultura
- Etorkizuna
Iruditegia
-
Museoaren denda.
-
Bertako animaliak.
-
Baleen audiobisuala.
-
Barrualdea.
Erreferentziak
Kanpo estekak