Qatar Airways Company Q.C.S.C.(arabieraz: القطرية, Al Qatariyah), Qatar Airways izen komertziala duena, Qatarko airelinea da,[1] Dohako Qatar Airways Tower etxe-orratzean bere egoitza duena. Guztira 125 nazioarteko helmuga batzen ditu Dohako bere egoitzatik, 100 hegazkin baino gehiagoko flota erabiliz. Afrikan, Erdialdeko Asian, Europan, Hego Asian, Ipar Amerikan, Hego Amerikan eta Ozeanian eskaintzen ditu zerbitzuak. 2016an Skytrax World Airline sarietan munduko bigarren airelinea onena izendatu zuten. 20.000 langile baino gehiago ditu, 14.000 lanpostu zuzen eta 6.000 baino gehiago bere filialetan.
2012ko urriaren 8an, Akbar Al Baker zuzendari nagusiak Qatar Airways Oneworld aliantzara batuko zela iragarri zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak