Puyko Andre Maria edo Puyko BirjinaMariaren izena da eta Lizarrako zein Merindadeko (Nafarroa Garaia) zaindaria da.
Etimologia
Lizarran frankoen komunitate indartsua bizi izan zen eta hizkuntza horretatik etor daiteke: puy edo menditxo. Beste hipotesiaren arabera Nafarroan puyo hitza erabiltzen zen. Andre Mariaren irudia menditxo baten goi aldean aurkitu zen eta horrek justifikatu dezake.[1]
Kondaira
Kondairaren arabera 1085. urtean, Lizarra hiria sortu aurretik, Abartzuzako artzain batzuek menditxoa igo zuten izar batzuek erakarrita. Izar horiek markatzen zuten tokian leize bat aurkitu zuten eta barruan irudia: Andre Maria haurtxoarekin. Muino batean aurkitu zutelarik Puyko Andre Maria deitu zioten. Frantzian badago antzeko kondaira bat, Le Puy-en-Velayko katedralean. Dena dela, badira beste antzeko kasu gertuagoak, esaterako Orreaga Andre mariarena.
Historia
Agerpenaren data moduan 1085. urtean izan zela esan ohi da. Antso V.a Remiritz Iruñeko erregeak Andre Mariaren ohorean baseliza eraikitzea agindu zuen.[2]1958komaiatzaren 25ean koroatu zuten eta urtero, egun horretan, hiriko festak ospatzen dira.