Pura Velarde (Don Benito, Extremadura, 1947- ) Kataluniako militante feminista bat da, estremadurar jatorrikoa[1]. Cornellà de Llobregat eta Baix Llobregateko elkarteetan 1970eko hamarkadatik aurrera izan duen paperagatik da ezaguna[2]. Cornellà de Lllobregateko bizilagunen elkartearen (katalanez: Federació d'Associació de Veïns de Cornellà de Llobregat; FAVCO) presidenta da, Baix Llobregateko bizilagunen elkarteko presidenta ordea (katalanez: Federació d'Associació de Veïns del Baix Llobregat; FAVBaix) eta Osasunaren Aldeko Plataformaren eta Erreferendumaren aldeko Mahaiaren bozeramalea da eskualdean[3][4].
2003an Cornellàko Acció Cívica saria jaso zuen eta 2018an herrietako jaietako pregoilaria izan zen[5].
Erreferentziak