Puntlandia[1] (somalieraz: Buntlaand; arabieraz: أرض البنط), ofizialki Puntlandiako somaliar estatua (somalieraz: Maamul Goboleedka Buntlaand ee Soomaaliya) ipar-ekialdeko Somaliako eskualdea da, Nugaal probintziako Garoowe hiriaren inguruan dagoena. 1998an bere agintariek autonomia aldarrikatu zuten.
Puntlandiak mendebaldean Somaliland, iparraldean Adengo golkoa, hego-ekialdean Indiako ozeanoa, hegoaldean Somaliako Galmudug eskualdea eta hego-mendebaldean Etiopia ditu. Barnean Somaliako biztanleriaren heren bat du[2][3] eta baita azaleraren herena ere.[4] Gertuko Somalilandek ez bezala, Puntlandiak ez du Somaliarekiko independentzia aldarrikatu baizik eta autonomia[5]
"Puntlandia" izena antzinako egiptiarren Punt izenetik dator. Ikerlari batzuek Somalian kokatu arren[6][7], badaude beste lekuetan zegoela esaten dutenak.[8]
Eskualdeak
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
- ↑ Society for International Development Forum
- ↑ Puntland Information Minister assassinated – Press TV
- ↑ Puntland Facts & Figures 2003
- ↑ Range Resources - Puntland
- ↑ Dan Richardson, Egypt, (Rough Guides: 2003), p.404
- ↑ Ian McMahan, Secrets of the Pharaohs, (HarperCollins: 1998), p.92
- ↑ David B. O'Connor, Stephen Quirke, Quir O'Connor, Mysterious lands, (UCL Press: 2003), p.64
Kanpo estekak