Pulako katedrala (kroazieraz: Katedrala u Puli) edo Jasokundeko Andre Mariaren katedrala (kroazieraz: Katedrala uznesenja Blažene Djevice Marije) Pula hiriko katedrala da.
Historia
Jupiter Conservator-en omenezko tenplu baten gainean eraiki zela uste da lehenengo tenplo kristaua IV edo V mendean. Hasierako elizaren habeartea da gaur egungo katedralaren habearte zentrala, baian mendez mende eliza handituz joan zen.
1242an veneziarren eraso batean oso kaltetua izan zen eta XV menderarte ez zen berreraiki. 1707an kanpaidorre barrokoa gehitu zitzaion. Kanpaidorre hau Pulako anfiteatroaren harriak erabiliz eraiki zen. Aurreralde klasizista 1712an ezarri zitzaion.
Bigarren Mundu Gerrako bonbaketetan berriz kaltetu zen baina 1947an konpondu zuten.
Iruditegia
-
Katedrala.
-
Aurrealdea.
-
-
Andre Mariaren mosaikoa.
-
Kanpo estekak