Puerto Princesa Lurpeko Ibaiaren Parke Nazionala San Pablo mendikatean kokatua dagoen natura parkea da, Palawan uhartearen iparraldeko kostaldean, Filipinetan. Iparraldean San Pablo badia du eta ekialdean Babuyan ibaia. Lurpeko ibaiaren sarrera Sabang herritik ibilaldi laburrera dago.
Parkeak kareharrizko mendi karstiko egitura du, eta 8,2 luze den lurpeko ibai nabigagarria. Ezaugarri bereziena ibaia zuzenean itsasoratzen dela da, Hegoaldeko Txinako Itsasora, eta, horregatik, azkeneko tartea itsasaldien menpe dago. Ibaian estalaktita eta estalagmita ugari daude eta hainbat lurpeko areto handi. 2007an Yucatanen lurpeko ibai bat aurkitu zen arte, Puerto Princesa Lurpeko Ibaia munduko luzeena zela uste zen.