Práxedes Diego Altuna (Donostia, 1865 - ib., 1931), donostiar idazle eta kazetaria izan zen. Udalaren beka bati esker Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Madrilen. 1892an Donostiako La Unión Vascongada egunkariko zuzendari izendatu zuten. Urte batzu beranduago, 1910etik 1931ra Donostiako Udal Liburutegiko zuzendari izan zen. Hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen, besteak beste, Euskal Erria eta Euskalerriaren Alde.
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) Diego Práxedes Altuna: Ya me caso: comedia en un acto y verso. 1886
- (Gaztelaniaz) Diego Práxedes Altuna: Alma por alma: comedia en un acto y en un verso. 1905
- (Gaztelaniaz) Diego Práxedes Altuna:La farsa social. 1905
- (Gaztelaniaz) Diego Práxedes Altuna: Los concursos de "El Liberal" o El Café bueno. 1908
- (Gaztelaniaz) Diego Práxedes Altuna: María del Coro. 1912
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Jesús Mª Arozamena: San Sebastián. Biografía sentimental de una ciudad. Madrid, 1963