Prospero Colonna edo Prosper Colonna (Civita Lavinia, 1452- Milan, 1523ko abenduaren 30a) italiar condottiero bat izan zen, Italiako Gerretan hainbat armaden zerbitzura jardun zuena. Horrela, bere ibilbidean Frantziako Erresuma, Aita Santuen Lurraldeak, Espainiako Inperioa eta Germaniako Erromatar Inperio Sakratuaren agindupean egon zen.