Princesa y vagabunda Espainian eta La princesa hippie Mexikon, bi herrialde hauen artean 1969an eginiko film bat da, Miguel Moraytak zuzendua eta, protagonista bezala, Pili eta Mili dituena.
Istorioa
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
San Marciano hirian, Europan, herrialde osoa, tronurako oinordekoa jaio dela eta, jaietan dago. Noek, erregearen laguntzaileak, gizonezko bat ez dela jakiten du, baizik eta bi neska biki, berdin-berdinak, eta, beraz, batek hil egin behar du. Kornelio, beste langile bat, hil behar duen neskaz gupidatzen da, eta Mexikora eramatea erabakitzen du. Hogei urte beranduago, bi ahizpen bizitzak berriz gurutzatzen dira. Nita, orain, handitasun eta harrotasun kutsudun neska pobre bat da. Marciana, printzesa, berriz, guztiz kontrakoa da, ez du batere atsegin protokoloa eta kantatzea eta dantza egitea oso gogoko du.
Aktoreak
Kanpo estekak