Poto Argiro (latinez: Pothos Argyrus, italieraz: Potone Argiro; ? - Cassano all'Ionio, Calabria, 1032ko ekaina) Italiako katapana izan zen 1029tik 1032ra arte. Poto Kristobal Burgarisen ostean etorri zen eta berehala erantzun behar izan zion sarrazenoen erasoei. 1032an Cassano all'Ionion emandako gudu batean hil zuten. Bere ostean Mikel Protospatario izendatu zuten katapan berria.