Bere ezaugarri nagusia, giltza bat da. Batzuetan, Melizertes edo Palemon jainko greziarrarekin lotua izan zen, eta heredatu zuen, baita ere, itsas portu eta nabigarien jainko titulua.
Tenplua eta gurtza
Bere tenplua, (Fortuna Virilen tenplua ere deitua) Foro Boarioan dago. Bere jaiak, Portunaliak deitzen ziren, abuztuak 17an ospatzen zirenak. Jai hauetan, giltzak botatzen ziren sutara, izpiritu txarretatik babesteko.