1815. urtean sortu zuten trapatar abadiatzat, baina XIII. mendean dagoeneko bazen han erlijio eraikin bat. Izan ere, toki horretan zen Mathefelon familiak (Entrammesko jaunak) eraikiarazitako kapera bat.
Abade-etxeak Pio VII.a aita santuaren onespena jaso zuen recebio 1816ko abenduaren 10ean, eta lehenengo abadea Bernard de Girmont izan zen.
Notre Dame du Triomphe
Abade-etxearen atzean bada muino txiki bat, basa lorategi eder bat duena. Bide batek Notre Dame du Triomphe (Andre Maria Garaipenekoa) daukan zutabera darama; zutabearen gainean dago Andre Mariaren estatua, goi hartatik paisaiari begira. Plakak dioenez, hiru Agur Maria errezitatzen dituen orok 100 eguneko barkamena du, halaxe erabaki baitzuen Pio IX.ak.
Bibliografia
(Frantsesez) «Abbaye du Port-du-Salut», in Alphonse-Victor Angot, Ferdinand Gaugain, Dictionnaire historique, topographique et biographique de la Mayenne, Goupil, 1900-1910, détalhe de l’ediction, t. III, p. 335-337; t. IV, p. 748.