Pontedera

Pontedera
Pontedera
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Toscana
ProbintziaPisako probintzia
Izen ofizialaPontedera
Jatorrizko izenaPontedera
Posta kodea56025
ISTAT kodea050029
HerriburuaPontedera
Geografia
Koordenatuak43°39′45″N 10°37′58″E / 43.6625°N 10.6328°E / 43.6625; 10.6328
Map
Azalera46,02 km²
Altuera14 m
MugakideakCalcinaia, Capannoli, Cascina, Montopoli in Val d'Arno, Palaia, Ponsacco, Casciana Terme Lari (en) Itzuli eta Santa Maria a Monte
Demografia
Biztanleria29.393 (2023ko urtarrilaren 1a)
225 (2018)
Dentsitatea639 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0587
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakKhombole (en) Itzuli, Fourchambault, Montemor-o-Novo eta Serrara Fontana
Katastro kodeaG843
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaPI
comune.pontedera.pi.it

Pontedera Italiako mendebaldean dagoen udalerri industriala da. Pisako probintzian kokatuta dago, Toscana eskualdean. 29.393 biztanle ditu, 46,02 kilometro koadroko azaleran banatuta.

Arnoko ibarrean dago kokatuta, Era eta Arno ibaiek bat egiten duten zonaldean. Bracciniko laku txikia ere badago.

29.278 biztanle zituen 2019an.

Historia

Pontedera guduen leku historikoa izan da. 1369an, Milanerriako armada garaitua izan zen bertan Florentziako Errepublikako soldaduen aurka. 1554ko ekainean, bestela, garaipen estua lortu zuten Sienako Errepublikakoek euren independentziari eusteko, Florentziaren aurka. Bi hilabete geroago, halabaina, Marcianoko batailan galdu zuten eta horrekin batera euren estatusa.

Vespa markako motozikletak hemen hasi ziren ekoizten 1946an, Piaggioko lantegian.

Mugakideak

Pontederak honako udalerri hauekin egiten du muga: Piana di Pisa mendebaldean, Piana di Lucca ipar-mendebaldean, Cerbaie ipar-ekialdean eta Valdera hegoaldean.

Calcinaia
Capannoli
Cascina
Montopoli in Val d'Arno
Palaia
Ponsacco
Casciana Terme Lari (en) Itzuli
Santa Maria a Monte

Argazki galeria

Ikus, gainera

Kanpo estekak