Ponta do Pico edo Montanha do PicoPortugalgo mendirik altuena da, Pico uhartean (Azoreak) kokatutakoa.
2.351 metroko altuera du eta sumendia da jatorriz, XVIII. mendean azken aldiz erupzioa egin zuena.
Sarbideko Casa da Montanhan izena emanda eta ordainduta, erraz igo daiteke (jaitsieran kontuz ibili behar da). Lau bat ordu behar dira igotzeko. Sumendi nagusiko gailurrera iritsi ondoren, aldapa piko bat dago tontorrerainoko 80 bat metro gainditzeko eta Piquinho deitutako konoaren gainean amaitzeko.