Polizia fitxa edo polizia argazkiapoliziak norbait atxilotzen duenean egiten duen pertsona horren argazkia da, normalki sorbaldatik gora, eta maiz aurrez-aurre zein profilez. Polizia fitxaren helburua, hasiera batean, atxilotutakoen erregistro bat egitea zen, balizko biktimen identifikazioa errazteko, zein ikerlarien lana errazteko. Hala ere, Ameriketako Estatu Batuetan arrakasta handiko produktu bilakatu zen, are helburu komertzialarekin. Bertan mugshot izena dute argazkiok.