Politikoki ulertzen ari den irudia

Politikoki ulertzen ari den irudia
Jatorria
Sortzailea(k)Jorge Oteiza
Sorrera-urtea1935
IzenburuaFigura comprendiéndose políticamente
Ezaugarriak
Materiala(k)harria
Kokapena
LekuaJorge Oteiza Museoa
BildumaJorge Oteiza Museoa
InbentarioaINV 35

Politikoki ulertzen ari den irudia (gaztelaniaz: Figura comprendiéndose políticamente) Jorge Oteizak 1935ean egindako eskultura da. Bere lehenengo eskulturetako bat da, Amerikan zegoen garaian egindakoa, eta bertako estiloan eginda.

Azalpena

Amerikara egin zuen bidaiarekin bat etorriz, 1930eko hamarkadan burututako eskultura gehienak, eskultura masaren kontzeptutik abiatuz landu ziren. Eskultura hau 1935ean egin zuen[1].

Irudian dagoen pieza gorputz oso baten irudia da eta bere atalak modu eskematizatuan adierazten dira. Oteizak gorputza bloke trinko batean konprimitzen du oso eskultura konpaktua eratu arte, kuboaren barruan geratzen dena.

Aurpegiko, hanketako eta besoetako ezaugarri sintetizatuek eta oinarrizko lerroek, antzinako zibilizazioetako eta kolonaurreko eskulturaren zinoparien eragina islatzen dute, garai hartan bere erreferente estetiko bihurtuko dena.

Erreferentziak

  1. Hezitzaileentzako gida. Oteiza Museoa, 14 or. ISBN 8492276878..

Kanpo estekak