Polikarpov I-15 (errusieraz: И-15) ehiza-hegazkin biplano sobietarra izan zen.
Kaio itxurazko bere goiko hegalak zirela eta, Errusian txaika (Чайка, "magal-hegalekoa") ,[1] zuen ezizena. Polikarpov I-16 planobakarreko hegazkinekin batera, Espainiako Gerra Zibilean errepublikazaleek erabilienetariko hegazkina izan zen. Hauek Chato (sudurmotza) ezizena jarri zioten[2]. Matxinoek, berriz, "Curtiss" deitzen zuten (Curtiss F9C Sparrowhawken antzekoa zelako). Eusko Gudarosteak ere zenbait aparatu izan zituen.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ Gunston, Bill. (1995). The Osprey Encyclopedia of Russian Aircraft 1875-1995. Londres: Osprey, 299 or. ISBN 1-85532-405-9..
- ↑ Green, William; Swanborough, Gordon. (1979ko azaroa-1980ko otsaila). «Of Chaika and Chato... Polikarpov's Fighting Biplanes» Air Enthusiast (11): 10. ISSN 0143-5450..
Kanpo estekak