Poesia deserrotua (gaztelaniaz: Poesía desarraigada) Espainiako 1936-1939ko gerraondorengo lehen belaunaldiko idazle batzuek landutako poesia joera bat izan zen. Klasizismoan oinarritutako poesia errotuaren aurka kokatzen zen. Frankismoak zalantzarik gabe poesia errotuaren alde egiten zuen. Gai erlijiosoen erabilera, bestetik, zentsuraren presioa saihesteko modu bat zen.
Historia
Joeraren izena Dámaso Alonso idazleak eta kritikoak eman zion. Alonso 27 Belaunaldiko kritikoa zen eta, halaber, poeta deserrotua. Poesia ofizialaren ifrentzu moduan eta harmoniaren poesiaren aurka, poesia hau larriminarena zen. Horrela, 1944an, Hijos de la ira liburua plazaratu zuen, poesia mota honen gailurra ziur aski. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz Espaiania garaileen eta garaituen artean zatituta zegoen. Deserrotuak garaituen artean sortu ziren. Joera hau sortzeko prozesuan Espadaña aldizkariaren sorrerak garrantzi handia izan zuen; Leóngo aldizkari hori Eugenio de Nora eta Victoriano Crémer idazleen eskutik jaio zen.[1]Espadaña ofizialismoaren aldizkaria zen Garcilaso aldizkariaren aurka kokatu zen; GarcilasoJosé García Nieto idalzeak 1943an sortu zuen.
Filosofikoki Poesia deserrotua Existentzialismoan oinarritzen da.[2] Bi kontzeptu jartzen zituen aurrez aurre: erlijiotasuna eta fedea, batetik, gizakiek herriotzaren, gerraren eta bidegabekeriaren aurrean sentitzen duen ezintasuna, bestetik. Absurdoa den mundu horretan gizakia bakarrik dago zeren eta Jaungoikoak bakarrik utzi baitu.
Jaungoikoaren gaia garrantzitsua da baina poesia honetan aurkitzen dugun erlijiotasuna kritikoa, dramatikoa, bizi larriminez betea da.
Oinarrizko ideia da Jaungoikoak gizakiak mundu honetan bakarrik utzi egin duela. Mundu honen ezaugarri nagusiak bakartasuna, bizitzaren eta heriotzaren aurrean oinazea eta hustasuna dira
Existentzialismoa inspirazio iturria da, batez ere Albert Camusen lanak. Nolabait poesia hau 30. eta 40. hamarkadetan bizi izandako gerren ondorioa da.
Estiloaren ikuspuntutik klasizismoaren aurka kokatzen dira ezaugarri nagusiak hauek izanik: lerro askea, txatala, ahapaldi eza, errima eza. Batzutan sonetoa eta ahapaldi herrikoiak erabili zituzten, hizkuntza zuzenagoa bilatzeko. Zangalatrauak eta eguneko hizkera ohikoak dira poesia honetan.
Estetikaren gainetik emozioa eta ideia azaldu nahi dute.
Bibliografia
Tusón, Vicente; Lázaro Carreter, Fernando (1986): Literatura española. Madril: Anaya.