Pocho Lepratti José Leprattiren[1] eta Dalis Bel-en[2] sei seme-alabetatik bat zen; Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak Concepción del Uruguay (Entre Ríos, Argentina) herrian egin zituen.
1983 eta 1985 artean Zuzenbidea ikasi zuen. 1986an Salestarrenapaizgaitegian sartu zen, "anai koadjutore" bihurtuz; han 1991 arte izan zen. Gero Rosario hirira joan, eta nerabe behartsuekin lanean hasi zen Edgardo Montaldo apaizak bultzatutako herri-erakundeetan. Honekin batera, hiriko jantoki sozialetan aritu zen, lanean eta sindikalgintzan; hain zuzen ere, azken honengatik kanporatua izan zen beste langile asko bezala.
Rosarioko langile-auzoetan haur eta gazteen hogei talde baino gehiago sortu zituen. Gitarra eskolak eman zituen. [3]El Ángel de Lata aldizkaria sortu zuen (izenburuak txabola auzoei erreferentzia egiten die). Beste talde sozial batzuekin eta oinarrizko eliz-talde guztiekin koordinatu zen. Era berean, lan sindikalarekin jarraitu zuen Estatuko Langileen Elkartean eta Argentinako Langileen Zentralean.[4]
2001eko amaieran, Lepratti sukaldari laguntzaile ziharduen Las Flores auzoko eskolako jantokian.
Hilketa
Argentinan, 2001ean krisialdi bat izan zen (Fernando de la Rúalehendakariaren dimisioa ekarri zuena). Abenduaren 19an, Santa Fe probintziako polizia Las Floreseko eskola tirokatzen hasi zen. Lepratti sabaira atera zen, kanpoan zegoen poliziari zera oihukatuz:
Jaitsi armak, putaseme halakoak! Hemen barruan, jaten ari diren gazteak baino ez daude eta!
Orduan polizia batek botatako tiroak Lepratti eztarrian jo zuen, bertan hilda utziz.
Auzia
Gero jakin zenez, tiroa posta-kartutxo batena izan zen, Esteban Velásquez poliziak jaurtia.[5][6] Agentea epaitua izan zen; kondenan 14 urteko kartzelaratzea eta familiari kalte-ordainak ematea ebatzi zen. Poliziaren barne-ikerketaren arabera, Leprattiren erailketa lapurreta-guneetatik kanpo gertatu zen, eta agenteak tiroa premiarik gabe bota zuen.[7] Beraien defentsan, poliziek argudiatu zuten eskolaren sabaitik tirokatzen ari zitzaizkiela. Txosten perizialaren arabera, ordea, polizia-autoetan zeuden bala-zuloak lurrazaletik eginak izan ziren; [8] hain zuzen ere, epaileak beste bost polizia zigortu zituen (Marcelo Arrúa, Rubén Pérez, Daniel Braza, Roberto De la Torre eta Carlos Alberto de Souza), erailketa justifikatze aldera, patruila autoa apropos tirokatzeagatik.[9][10] Era berean, lekuko batek berunezko munizioaren kartutxo laranja bat jaso zuen; baina poliziaren ikerlariek epaitegian kartutxo orlegi bat aurkeztu zuten (gomazko munizioari dagokiona).[8][11]
Hil ostekoak
Gertakari hauen ostean, Rosarioko gizarte-sektore ahulenek Lepratti sinbolo bezala hartu zuten. Bera gogoratzeko erabiltzen diren ikurren artean, hegodun txirrindularia eta txindurria nabarmendu daitezke.
2003an, Lepratti bizi izandako etxea kultura gune bihurtua izan zen (Bodegón Cultural Casa de Pocho).[3]
2003ko martxoan, Pocho vive liburua argitaratu zen. Bertan Aita Montaldok kolaboratu zuen, Leprattiren eguneroko lanari buruzko istorioak kontatuz, haren hilketaren ikerketaren xehetasunak emanez, eta elkartasunak bildutako pertsona baztertuen taldeak analisatuz. [12] Liburua Orlando Lepratti Pochoren aitari eskainia izan zen, zeina semea baino 3 urte geroago hil baitzen, 61 urterekin[1]
Pocho Leprattiri eskainitako hainbat musika-lan egin dira, erritmo eta estilo anitzetan emanak:
"Pedales del Cielo" eta "Este Lugar Otro Lugar" (Agua Dulce).
"La Hormiga" (Farolitos).
"El Ángel de la Bicicleta" (Luis Gurevich / León Gieco), Attaque 77 eta Vocal de los Pueblos taldeek ere bertsionatu dutena.
Leprattiren omenez egin diren idatzizko eta bestelako artelanak ezin konta ahalakoak dira. 2007an Concepción del Uruguay jaioterrian monumentu bat ezarri zioten, kaleari eta Bigarren Hezkuntza eskolari ere bere izena emanez.
2002 urteaz geroztik, La Vagancia gazte taldeak (Pocho Leprattik koordinatzen zuena) El Ángel de Lata aldizkariaren edizioaz arduratzen da.
Erreferentziak
↑ abFicha de Orlando José Lepratti en el padrón electoral argentino, publicado en el sitio web Buscar Datos. Menciona que nació en 1943, que era avicultor (se dedicaba a la cría de aves), que vivía en la colonia Los Ceibos y en la colonia Of. El Sauce (en Concepción del Uruguay), y que su apellido materno era Aducco.
↑Ficha de Dalis María Bel en el padrón electoral argentino, publicado en el sitio web Buscar Datos. Menciona que nació el 14 de agosto de 1940, que vivía en las proximidades de la Escuela 30 y en la colonia Los Ceibos (en Concepción del Uruguay), y que realizaba quehaceres domésticos.