Plataforma kontinental

Itsasertz-ozeano ebaketa: plataforma kontinentalaren kokapena.
Biomak
Bioma lehortarrak
Tundra
Taiga/baso borealak
Mendialdeko larre eta sastrakadiak
Koniferoen baso epelak
Koniferoen baso tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen baso misto epelak
Baso eta sastrakadi mediterraneoak
Hostozabalen oihan heze tropikal eta subtropikalak
Hostozabalen oihan lehor tropikal eta subtropikalak
Larredi, sabana eta sastrakadi epelak
Larredi, sabana eta sastrakadi tropikal eta subtropikalak
Basamortuak eta sastrakadi xerikoak
Urperatutako belartza eta sabanak
Ibarbasoak
Hezeguneak
Bioma urtarrak
Urmaelak
Itsasertza/marearteko zona
Mangladiak
Algen basoak
Koralezko uharriak
Zona neritikoa
Zapalda kontinentala
Zona pelagikoa
Zona bentikoa
Arnasbide hidrotermalak
Arnasbide hotzak
Izotz uharteak
Beste batzuk
Zona endolitikoak


Plataforma kontinentala murgildutako bloke kontinentala da, itsasbeherako marratik ezponda kontinentaleraino doana. Sakonera gutxiko eremuetan erraz froga daitekeen bezala, itsas mailaz gora –urgainean– dauden lurrek itsas mailaz behera –urpean– dute segida. Urgainean dauden lurren ondo-ondoko urpeko eremu horri plataforma kontinentala esaten zaio.

Ezaugarriak

Plataformako maldak 1° eta 6° bitarteko gradiantea izan ohi du: handiagoa failez hautsitako itsasertzetan eta txikiagoa, berriz, delta handietan eta itsasertz egonkorretan; kontinente plataforma bat-batean amaitzen da ertz batean, malda handi bat hasten den lekuan. Plataformak kilometro gutxi batzuetako eta 300 kilometro baino gehiagoko zabalera ere izan dezake kontinenteen inguruan; batez besteko zabalera, baina, 80 kilometrokoa du; sakonera, berriz, 50 eta 550 metro bitartekoa: 130 metro, batez beste.

Kontinente plataformak Lur osoko gainaldearen %6 hartzen du, eta ozeano hondoaren %7,5. Azken hamarraldietan, hidrokarburo hobiak direla, arrantza lekuak direla, e.a., kontinente plataformak garrantzi handia izan du geologian eta ekonomian.

Plataformak, bestalde, aurreko geologia aldietako itsaso epikontinentalak –ondoko lur behereak hartu zituzten itsaso sakonera gutxikoak– nolakoak izan ziren aztertzeko balio dute.

Kontinente plataformaren muga edo ertzaz harago lurrak beherantz egiten du eta 3° eta 6° bitarteko malda handi bat hasten da, 2.500 metro inguru sakona. Kontinenteko ur lasterrek harrotzen dituzten eta bestela labaintzen diren sedimentuak ezponda barrenean pilatzen dira detritus konotan. Horrek guztiak sortzen du malda, kontinente goragunea edo glazisa.

Ordoki abisalaren hondora zenbat eta gehiago hurbildu, orduan eta malda txikiagoa izaten du delako glazis horrek. Glazisak 200 eta 500 kilometro bitarteko zabalera izan dezake, eta ozeano arroa ukitzen daukan muturreko ertza 4.000-5.000 metro barren egon daiteke.

Kontinente bazterra –kontinente plataforma eta ezponda hartzen dituen topografia elementua– bi motatakoa izan daiteke: Atlantikoa eta Ozeano Barekoa. Atlantiko motako kontinente bazterrak izen bereko ozeanoaren itsasbazter gehiena hartzen du.

Ozeano Bareko kontinente bazterrak –lurrikara asko izaten ditu– uharte arkuak izatea du ezaugarri berezia: uharte arkuak sumendi jatorriko uharte kateak dira, eta baztertutako sakongune batek, barne itsaso batek estaltzen duela, bereizten ditu kostaldetik. Uharte kate horiek ez dira denak berdinak: kilometro koadro bat ere ez dute batzuek eta ehundaka kilometro koadro, berriz, beste batzuek, Ginea Berriak, Sumatrak, Javak, Luzonek eta Hokkaidok, adibidez.

Kokalekuak

Toki batzuetan, Ipar itsasoan, adibidez, Irlandak eta Ingalaterrak Frantziarekin eta Danimarkarekin bat egiten duten lekuan, oso zabala da. Asiaren hego-ekialdean Java, Sumatra eta Borneoko uharteak bat eginda daude kontinentearekin.

Bering itsasoaren iparraldean kontinente plataformak 1.400 kilometroko zabalera du eta Asia eta Ipar Amerika batzen ditu. Kanada aldean Hudson badia osoa eta Artikoko uharteen arteko itsasarteak hartzen ditu plataformak. Hego Amerikan oso zabala da Rio de la Plataren bokala eta Suaren Lurraldea bitartean, Malvina uharteak barne.

Errusiaren iparraldean ere oso zabala da, 800 kilometro, batez beste. Mediterraneo itsasoan, berriz, estua, Tuniziako ekialdeko kostan izan ezik, Adriatiko itsasoan, Valentziako golkoan, eta Ebro eta Rodano ibaien deltetan.

Erreferentziak

Kanpo estekak