Piromania[1]sua piztu eta behatzeko kontrolaezinezko bulkada da[2]. Piromania jasaten duten pertsonak piromanoak dira. Hainbat arrazoi aipatu dira piromania jasateko, hala nola besteekiko harremanetan arazoak izatea edo iraganean izandako gertaera batengadik mendeku nahi inkontzientea; piromanoen portzentaje nabarmen bat bandalismoa, delinkuentzia eta indarkeriarik gabeko sexu abusuetan nahastua izan dela ere egiaztatu da. Hala eta guztiz ere, piromania helburu kriminalez suteak pizteko jokabidetik bereizi behar da[3].
Erreferentziak
↑Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015] eta [Psikiatria Hiztegia] [2017]