Pirinioetako bulebarra (frantsesez: Boulevard des Pyrénées) Bearnoko Paue udalerriko kalea da. 1893 eta 1899 artean eraiki zuten Henri Faisans orduko alkateari esker.[1]
Bulebarrak 1,8 kilometroko luzera du. Paueko gaztelutik Beaumont parkera doa eta mendien ikuspegi ederra du. Alphonse de Lamartine borgoinar poetak honela esan zuen ikuspegia ikustean: "Pauek munduko ikuspegirik ederrena du lurretik, Napolik itsasotik duen moduan."[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak