Ping komandoa bi urrutiko bi konputagailuren artean konexioa egiaztatzen duen baliabide bat da, zeinak oihartzun eskaerako paketeak (ICMP protokoloan definiturik daudenak) bidaltzen dizkion urrutiko konputagailuari eta urrutiko konputagailuak eskaera horiei erantzuten die. Honek IP sistema bat sare batean atzigarri dagoen edo ez egiaztatzen du. IP bideratzaileetan edota sareetan erroreak antzemateko baliagarria da.
Askotan ping komandoa bi urrutiko konputagailuren artean dagoen latentzia neurtzeko erabiltzen da. Horregatik sarearteko bideo-joko zaleek PING terminoa erabiltzen dute beren konexioaren latentzia adierazteko.
Badago komandoaren beste mota bat, Ping ATM, zeina ATM sareetan erabiltzen den (hauetako bat ADSL izan daiteke) eta kasu honetan, transmititutako tramak ATM dira (OSI egituraren bigarren mailan). Pakete mota hauek ATM loturan zuzenki definiturik dauden probatzeko bidaltzen dira.
Ping komandoaren erabilera datuen transferentzia egiaztatzeko
Ping komandoa orokorrean sare bateko bi konputagailuren arteko konexioa egiaztatzeko erabiltzen da. Ping egiteko honakoa tekleatu behar dugu komando lerroan: ping + beste_konputagailuaren_IPa
-t Adierazitako makinari Ping egiten dio gelditu arte.
Bitartean emaitzak ikusteko eta jarraitzeko –Ctrl+Enter,
gelditzeko – Ctrl+C.
-a Host izenetik helbidea lortzeko.
-n kopurua Oihartzun eskaera kopurua.
-l tamaina Bufferraren tamaina bidaltzeko.
-f Paketeak ez fragmentatzeko adierazlea aktibatu.
-i TTL Bizi iraupena (Time to Leave).
-v TOS Zerbitzu mota.
-r kopurua Erregistroaren ibilbidea, jauzien kontaketarako.
-s kopurua Ordu zigilua jauzien kontaketarako.
-j host-zerrenda Jatorriko ibilbidea eskeintzen du host zerrendan zehar.
-k host-zerrenda Host zerrendari jatorriko ibilbidea galarazten dio.
-w itxarote-denbora Erantzunaren zain emandako itxarote-denbora (milisegundotan).
-d SO_DEBUG aukera aktibatzen du erabilitako socket-an.
-l Aukera hau erabili IP goiburukoan emandako host-ari paketea bidaltzeko eta honek bueltan
itzultzeko.
-I itxarote-denbora
Adierazitako denbora kopurua itxaroten du (segundotan) paketeen bidaltzeen artean.
Defektuz segundo bat itxoiten du. –f aukerarekin bateraezina da.
-L [[Multicast]] paketeen [[loopback]]-a desaktibatzen du.
-n Zenbakizko irteera soilik. Ez da saiakerarik egiten zerbitzariaren izen sinbolikoak
bilatzeko.
pakete-tamaina
Datu kopurua adierazten du (bytetan). Defektuzko kopurua 56 da, zeinak 64 byte izatera
pasatzen diren ICMP goiburukoa gehitzen zaienean.
-q Irteera mutua. Ez da informaziorik pantailaratzen, soilik laburpen lerroak komandoa
hasieratzean etab ukatzean.
-R Ibilbide erregistroa. RECORD_ROUTE aukera barneratzen du ECHO_REQUEST eskaera paketean
eta bueltatutako paketeei dagokien ibilbide bufferra pantailaratzen du,. IP goiburukoak
soilik mota honetako bederatzi ibilbide barneratu ditzake. Zerbitzari askok aukera hau
alde batera uzten dute.
-r Bideratze taulei ezikusi egiten die eta datuak zuzenean sare lokalari konektatutako sare
batean dagoen konputagailu bati bidaltzen dizkio. Baldin eta ordenagailu hartzailea ez
badago konexio zuzena duen sare batean, errore bat itzultzen du. Aukera hau ordenagailu
lokal bati ping egiteko erabil daiteke, ordenagailu hartzaile hau bere ibilbideetako
baten barnean ez duen interfaze bat erabiliz.
-t TTL
IP paketeei erabiltzaileak adierazitako Time to Leave esleitzen die.
-v
Pantailaratutako informazioa zabaltzen du. ECHO_RESPONSE ez diren jasotako ICMP paketeak
ere pantailaratzen dira.
Informazio gehiago lortzeko $ man ping komandoa erabiliko dugu.
Ping komandoaren jatorria
Ping komandoaren jatorria urpekontziak eta bere sonarrak dira. Oztoporen bat baldin bazegoen jakiteko, soinu-seinale bat bidaltzen zuten. Hau itzultzen bazen, oztoporen bat zegoen seinale zen. Berez, oztopoarekiko distantzia ere neur zezaketen, seinaleak itzultzen tardatzen zuenaren arabera (uhina igorri egiten da, zerbaitek aurrera jarraitzea eragozten dio eta talkaren arabera itzultzen da, oztopoak duen posizioa adieraziz).
Hau da ere ping komandoak erabiltzen duen filosofia, konputagailu bat zein urrun dagoen jakin dezakegu TTL-ak begiratuz.